Politika -

Bilera sorta

Lehendakariak bilerak egin ditu gaur EArekin eta EBrekin

Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdiekin bilera sorta egiten ari da lehendakaria. Gaurkoa laugarren solasaldia izan da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakariak&' || 'nbsp; bilerak egin ditu gaur goizean Pello Urizar Eusko Alkartasunako idazkari orokorrarekin eta Mikel Arana Ezker Batuak alderdiko ordezkariarekin, Euskal Autonomia Erkidegoko egoera politikoaz eta Sortu ezker abertzaleko alderdi berriaz hitz egiteko. Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdiekin bilera sorta egiten ari da lehendakaria. Gaurkoa laugarren solasaldia izan da.

Eusko Alkartasunak ohar batean azaldu duenez, "Euskal Herriko normalizazioaren bidean eta bakegintzan" Gernikako Akordioek izango duten garrantzia azpimarratu du Pello Urizarrek gaurko bileran.

Bilera "giro lasaian" egin dute, Urizarren hitzetan. Gernikako dokumentuan jasotako hitzarmenak "aktibatzeko" eskatu dio EAko buruak lehendakariari. "Bakearen eta normalizazioaren bidean eragile batzuk pausoak eman dituzte, eta orain gatazkaren konponketan Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren inplikazioa beharrezkoa da", adierazi du.

Ezker Batuak-eko koordinadoreak, berriz, Alderdien Mahai bat deitzeko eskatu dio lehendakari, publikoki "bakea eta normalizaziorako itxaropena adierazteko".

Aranak adierazi duenez, giro "lasaian" egin dute gaur goizeko bilera. Ezker abertzalearen "apustu berria ezagutu ondoren" Alderdien Mahai bat bultzatzeko eskatu diote lehendakariari. Patxi Lopezek eskaera honi "arretaz" entzun egin diola azpimarratu du Ezker Batuak ohar batean.

Iragan astean PPko, EAJko eta Aralarreko ordezkariekin bildu zen Patxi Lopez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea