Politika -

Gaixotasuna

Esperanza Aguirreri bularrean duen 'konkor bat' kenduko diote

Madrilgo Erkidegoko presidenteak egun "gutxi" batzuk hartu ditu, izan ere, "ginekologoak egindako azken azterketan konkor bat atzeman didate eta ebakuntza egin behar da".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Esperanza Aguirre Madrilgo Erkidegoko presidenteak iragarri du atseden egun "gutxi" batzuk hartuko dituela bularrean atzeman dioten "konkorra" kentzeko ebakuntza egingo diotelako.

"Ginekologoak egindako azken azterketan konkor bat atzeman didate eta ebakuntza egin behar da", adierazi du presidenteak hunkituta. Dena dela, "zorionez, pronostikoa ona da".

Aguirrek errepide berri baten inaugurazioan egin ditu adierazpenok. Hori izango da bere azken agerraldia denbora batean, izan ere, agenda bertan behera utzi du eta ez da Londresera joango hitzaldia ematera.

Aguirrek gogorarazi du minbizia "gainerako gaixotasunen antzera, senda daitekeela", baina "sintomarik ez duenez, askotan ez dugu prebenitzen eta berandu atzematen dugu".

Baina argi adierazi nahi izan du azken hori ez dela bere kasua izan, mediku-azterketa "garaiz" egin baitiote. Buruzagi madrildarrak ohiko azterketak egiteko deia egin die "herritar guztiei, baina emakumeei bereziki".

"Asmakuntza asko egin dituzte eta ia kasu guztietan sendatzen da, baina azterketak egin behar dira", berretsi du Aguirrek, izan ere, "oso desatsegina bada ere, mamografiak egin behar dira".

Azkenik, Madrilgo Erkidegoko presidenteak iragarri du egun batzuetan "desagertu" egingo dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea