Politika -

Desadostasun ekonomikoak

Bost eskuduntzen transferentzia atzeratu du PSOE-EAJ batzordeak

Transferentzien pakete berri hori itxi behar zuen atzoko bilerak, baina bi aldeek ez zuten desadostasun ekonomiko batzuk gainditzea lortu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urtarrilaren 26an adostutako bost eskuduntzen transferentzia atzeratu du PSOE-EAJ aldebiko batzordeak. Izan ere, atzo egindako bileran desadostasun ekonomiko batzuk azaldu ziren eta horiek konpondu beharra dago.

Bi alderdietako iturriek jakinarazi dutenez, bilera horretan transferentzien pakete berri hori itxi behar zuten, baina bi orduz bilduta izan eta gero ez zuten lortu oztopoa gainditzea. Hala ere, datozen egunetan hitz egiten jarraituko dute desadostasunekin bukatzeko.

Nahiz eta bost eskuduntzen testuak adostu (Laneko Ikuskatzailetza, unibertsitatekoak ez diren atzerriko tituluen homologazioa, atzerriko ikasketak EAEn, lehen hezkuntzako irakasleak espetxeetan eta erlijioko irakasleak), ez zuten lortu bakoitzaren partida ekonomikoa zehaztea.

Horrela, testuak txukuntzea Gobernuaren esku uztea erabaki zuten PSOEk eta EAJk. Era berean, jeltzaleek transferentzien zenbatekoa zehaztea adostu zuten bi alderdiek. Bileran Jose Maria Benegas diputatua eta Gaspar Zarrias Lurralde Politikako estatu-idazkaria izan ziren PSOEren ordezkariak, eta Iñaki Goikoetxetak, Emilioi Olabarriak eta Aitor Estebanek parte hartu zuten EAJren aldetik..

Aldeak berriz bilduko dira, baina ez dute datarik zehaztu. Nahiz eta atzerapenarekin izan, transferentzien paketea sinatzeko borondatea dago. Horrela, behin betiko eskualdatzea martxoaren 31 baino lehen egiteko arazorik izango ez dela uste du Batzorde Mistoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea