Politika -

Proposamena

ETAgatik EAEtik joan zirenek bozkatu ahal izatea proposatu du PPk

Leopoldo Barreda PPko ordezkariak esan du atzo Jaurlaritzak egindako iragarpena "oso garrantzitsua dela". Euskaditik kanpo joan zirenei laguntzak emateko proposamena egin zuen atzo Rodolfo Aresek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAren mehatxupean Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo bizitzera joan ziren hiritarrak euskal hauteskundeetan bozkatu ahal izatea eskatuko du Legebiltzarreko alderdi popularrak.

Kazetariei egindako adierazpenetan, Leopoldo Barreda PPko ordezkariak esan du atzo Jaurlaritzak egindako iragarpena "oso garrantzitsua dela" (Euskaditik kanpo joan zirenei laguntzak emateko proposamena egin zuen atzo Rodolfo Aresek).

Biktimekiko neurri "justua" dela esan du ordezkari popularrak, baina herritar horiek EAEn bozkatzeko aukera ere aztertu behar dela azpimarratu du (nahiz eta Euskaditik kanpo bizi).

ETAren mehatxupean edo estortsiopean Euskaditik alde egindako hiritarrei bozka emateko aukera luzatzeko proposamena luzatuko du, beraz, PPk Legebiltzarrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea