Politika -

Legalizazioaren alde

Sortu legeztatzeko manifestazioa egingo dute Bilbon, hilaren 19an

17:30etan aterako da Kasilla plazatik "Bakerantz, legalizazioa" lelopean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Esparru ezberdinetako pertsona esanguratsuek manifestazio ixila deitu dute hurrengo larunbaterako, Bilbon, Sorturen legalizazioa eskatzeko, izan ere, deitzaileek esan dutenez, "euskal gizarteak ez du inoiz bakea hain gertu ikusi".

Manifestazioa 17:30an hasiko da, Bilboko Kasilla plazan, "Bakerantz, legalizazioa" lelopean. Protesta "legeztatuta" dagoela diote deitzaileek, baimenak eskatu dituztelako eta "ohiko denbora epeetan" ez dutelako Administrazioaren erantzunik jaso.

Manifestazioari babesa eman diotenen artean hurrengo hauezek daude: Txaro Arteaga Emakundeko zuzendari ohia, Perico Ibarra EHUko irakaslea, Anjeles Iztueta (EA) Hezkuntza sailburu ohia, Antton Lafont CESeko presidente ohia, Martxelo Otamendi kazetaria; Iñaki Perurena harrijasotzailea, Paul Ríos Lokarriko bozeramailea, CC.OOko Jesús Uzkudun, Iñaki Zarraoa Getxoko alkate ohia, Xabier Arzalluz EAJko presidente ohia, eta Mitxel Sarasketa ETAko ''Donosti'' komandoko kide ohia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea