Politika -
Adierazpenak, Radio Euskadin
EAJ: 'Sortu ez da hurrengo hauteskundeei begira egindako asmakizuna '
Aurrezki kutxen balizko bat-egiteari dagokionez, Joseba Egibarren hitzetan EAJk ez du BBK eta Vitalaren arteko fusioa "bertan behera utzi" eta EAEko aurrezki kutxen integrazioaren alde agertu da.
Erredakzioa
Sortu "hauteskundeei begira egindako asmakizuna" ez dela adierazi du Joseba Egibar GBBko presidenteak. Egibarren esanetan, alderdi berria legeztatu beharra dago "demokraziaren eta legediaren oinarriengatik, baita bakeari bultzada emateko ere".
Radio Euskadin egindako adierazpenetan, Egibarrek Zapaterok 2005ean egindako adierazpenak ekarri ditu gogora. Orduan, Gobernuko presidenteak hurrengoa esan zuen: "indarkeriaren amaierak ez du preziorik, baina politikak indarkeria desagertzen lagun dezake".
"Politika egiteko garaia da, eta politikaren esanahia legalizazioa da. Beraz, demokraziaren eta legaltasunaren printzipioak errespetatzeko eta bakeari bultzada emateko, Sortu legezkoa izan behar dela deritzot", adierazi du Egibarrek.
Kutxen bat-egitea
Aurrezki kutxen balizko bat-egiteari dagokionez, EAJk ez duela BBK eta Vitalaren arteko fusioa "bertan behera utzi" esan du GBBko presidenteak eta EAEko hiru kutxen integrazioaren alde agertu da.
Egibarren ustez, momentu honetan kutxen bat-egiteak ez dauka inolako zentzurik Gobernuak finantza-erakundeei jarritako exijentzia berriak ikusita.