Politika -
Tolosan egindako adierazpenak
Patxi Lopez: 'Sortu legeztatu arren hauteskundeak ez dira aurreratuko'
Patxi Lopez pozik agertu da atzo Iñaki Oyarzabalek (PP) egindako adierazpenekin eta "PPri aurretik inoiz ez entzundakoak" entzuten ari zaizkiola gaineratu du.
Erredakzioa
Hainbat alderdi abertzaleen eskaerari muzin egin eta, nahiz etaSortu legeztatu, hauteskundeeak ez dituela aurreratuko adierazi du eta Patxi Lopez lehendakariak.
Lopez prentsaurrekoan egin ditu adierazpen horiek Jokin Bildarratz Tolosako alkatea ondoan zuela. Aurreko egunetan, Sortu legeztatuz gero, lehendakariak Eusko Legebiltzarra desegin eta hauteskundeak deitu beharko lituzkeela esan du EAJk.
Lehendakaria Tolosan izan da udalerriko proiektu nagusiak ezagutzeko eta atzo PPko Iñaki Oyarzabalek egindako adierazpenen inguruan aritu da. Patxi Lopezen esanetan, "PP aurretik inoiz esan ez dituen gauzak esaten ari da", "eskusabaltasuna" eta "integrazioa" aipatzen dituelako.
Honen harian, lehendakaria gustura agertu da atzo Oyarzabalen ahotan entzundakoekin. Mundu guztia eta alderdi demokratiko guztiak "ezker abertzalea ondo bidean doala ikusten ari dira".
Ezker abertzaleak norabide egokia hartu du eta "legezko alderdia" izatea espero duela esan du, horrek "demokrazian sartzeko bidea egin duela adierazi eta ETA babes barik utziko lukeelako".