Politika -
Biltzarra
Bilbaok soldaten igoera eta produktibitatea lotzearen alde egin du
Bizkaiko diputatu nagusiaren arabera, “soldaten bilakaera kontsumoko prezioen indizeari bakarrik lotzea antzutzea da", eta beste formula batzuk bilatu behar dira.
Erredakzioa
Jose Luis Bilbao Bizkaiko diputatu nagusiak soldaten igoerak eta produktibitatea lotzearen alde egin du, bere hitzetan, "soldaten bilakaera ezin da kontsumorako prezioen indizearekin (KPI) soilik lotu", hori egitea "antzutzea" izango litzatekeelako. Horregatik, formula berriak bilatu behar dira "soldata aldatzeko elementu bakarra KPIa soilik izan ez dadin".
III Euskadi Lidergo Foroan , "erabat ados" azaldu da Angela Merkel kantzelariak defendatutakoarekin, azken horrek soldaten igoerak eta produktibitatea lotzearen alde egin du, Europaren lehiakortasuna ziurtatzeko merkatu globalizatu baten aurrean.
Bilbaok adierazi duenez, egonkortasuneko hitzarmen bat beharrezkoa da "partekatutako hazkunde iraunkor bat bermatuko digun" lanean. Nahiz eta, haren aburuz, akordio horrek aurrera egiteko egoera objektiborik ez egon.
Bizkaiko diputatu nagusiak gogorarazi duenez, "greba orokor bati aurre egin berri diogu, eta sindikatuen norgehiagoka dinamikak ez du itxaropenik ematen horrelako proposamen batek aurrera egiteko". Hala ere, hitzarmen sozial batek, Euskadin bake egoera batean defendatuak, gizarte eta estatu mailan aldaketa kualitatibo bat emateko baldintza onenetan jarriko liguke" esan du.
Bilbaoren ustez, "produktibitateak eta aberastasunak hitzarmen hertsi batean batera joan behar dute kaltetutakoen ongizatea lortzeko, eta alemanek horren eredu garbia eman digute denbora honetan".