Politika -

Meridan

Alderdien batasuna eskatu du Jauregik, 'une itxaropentsua' delako

Sortu legeztatu edo ez Justizia auzitegiengan duen konfiantza argi utzi nahi izan du Presidentetza ministroak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sortu legeztatu edo ez Justizia auzitegiengan duen konfiantza argi utzi nahi izan du Ramon Jauregui Presidentetza ministroak. Terrorismoaren kontrako borrokan alderdi politiko nagusien batasuna "bereziki garrantzitsua da une itxaropentsu, zail eta sentikor honetan", azpimarratu du Jaureguik.

Meridan emandako prentsaurrekoan egin ditu adierazpenak Jaureguik, Guillermo Fernandez Extremadurako presidentearekin bildu ostean.

Ministroaren hitzetan, "guk ez dugu" terrorismoaren kontrako borrokan alderdi politiko nagusien batasuna apurtuko, izan ere, lankidetza hori "oinarrizkoa eta oso garrantzitsua da une zail, itxaropentsu eta sentikor honetan".

Zentzu horretan, "harremanak hausteko mehatxu egiteko garaia ez da, harreman horiek sustatzeko eta batasunaren eta adostasunaren alde egiteko denbora baizik", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea