Politika -

Eusko Legebiltzarrean

Salbuespenik gabeko foro bat bultzatzeko eskatu dio lehendakariari EBk

Ezker Batuak elkarrizketa politikoa aldarrikatu eta alderdien foroa proposatu du, baina malgutasun osoz. Ekimenak ez du aurrera egin.

ETB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Egoera politiko berriaren gaineko eztabaida piztu da Eusko Legebiltzarrean. Ezker Batuak salbuespenik gabeko foroa bultzatzeko eskatu dio lehendakariari, baina ekimenak ez du aurrera egin.

Ezker Batuak elkarrizketa politikoa aldarrikatu du eta alderdien foroa proposatu du, baina malgutasun osoz.

Aralar eta EA proposamenaren alde agertu dira. Hala ere, Eusko Alkartasunak lehenago ezker abertzalearen legalizazioa ikusten du beharrezko, baita EAJk ere, jeltzaleek berebiziko garrantzia eman diote ezker abertzaleak erakutsi berri duten aldaketari.

Ekimenaren aurka UPyD eta PP azaldu dira. Lehendakariari Batasuna hauteskundeetan ez egoteko eskatuko diotela esan dute bi alderdiek.

Sozialistek, ostera, frogak eta ekimenak eskatu dizkiote Sorturi. Bien bitartean, elkarrizketa politikoa Legebiltzarrean gauzatu daitekeela defendatu du PSEk.

Ondorioz, Gasteizko Ganbera erdibituta agertu da proposamenaren aurrean, baina alderdien mahaiari ezetz esan dio Legebiltzarrak azkenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea