Politika -

Polizia operazioa

Eider Zuriarrain ETAko ustezko kidea atxilotu dute Baionan

2010eko otsailaren 13tik ihes eginda zegoen. Bere aurka Bilaketa, Atxiloketa eta Kartzelatze Agindua zuen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Polizia Judizialak, Informazio-Polizietxe Nagusiak lagunduta, Eider Zuriarrain Mendiguren ETAko ustezko kidea atxilotu du goizean. Atxiloketa, ezker abertzaleak ETAren indarkeria gaitzetsi zuenetik lehena, Baionak egin dute, 8:40ean, Barne Ministerioak jakitera emandakoaren arabera.

Iturri horiek ez dute atxiloketa nola egin duten argitu, ezta materialik edo dokumentaziorik aurkitu duten ala ez.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakitera eman duenez, Eider Zurriarain Lapurdin bizi izan da iheslari politiko bezala. Bizitza erabat publikoa zuen eta bertako ikastola batean lanean aritu da. Goizean lanera bidean zela atxilotu dute.

Zuriarrainen kontra Bilaketa, Atxiloketa eta Kartzelatze Agindua atera zuen Ismael Moreno Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak eta horren inguruan zer erabaki hartzen duten zain dago Frantziako Polizia.

Ihes eginda, 2010eko otsailetik

Eider Zuriarrain Mendigurenek, Bilbon jaioa 1979ko apirilaren 28an, Billabonan (Guipuzkoan) Guardia Zibiliak Ibai Beobide de Arza ETAko kidea atxilotu ondoren ihes egin zuen 2010eko apirilaren 13an.

Ordutik, Zuriarrainen izena terrorista bilatuenen zerrendan zegoen. ETAko ustezko kideari Euri Albizu Telleria 2009an etxean hartzea eta Beobideri Frantziara ihes egiten laguntzea leporatzen zioten. Zuriarrainen lana, Poliziaren presentzia antzematea zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea