Politika -

Elkarrizketa ETBn

Urkullu, hauteskundeak aurreratzearen alde Sortu legeztatzen badute

EAJren presidenteak Hamaikabatek planteatutakoa babestu du, izan ere, "gizarteak ordezkarien argazki osoa izateko eskubidea du".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu EAJren Euzkadi Buru Batzarreko presidentea hauteskunde autonomikoak aurreratzearen alde agertu da Sortu legeztatzen badute. Gainera, argi adierazi nahi izan du "beti" egon direla legalizazioaren alde eta Alderdien Legearen kontra.

ETBren ''Egunon Euskadi'' saioan egin dioten elkarrizketa batean, buruzagi jeltzaleak bat egin du Hamaikabatek egindako planteamenduarekin, hau da, ezker abertzalearen alderdi berria legearen barruan sartzen badute Legebiltzarrerako hauteskundeak aurrerratzearekin.

EAJren presidenteak uste du gizarteak Legebiltzarreko "ordezkarien argazki osoa" izateko eskubidea duela.

Urkulluk esan du "oinarritutako esperantza baten aurrean" daudela, zeren ezker abertzalearen "pausoan indarkeriari zilegitasuna kentzeko" asmoa ikusi baitu. Hala, alderdia legalizatzearen alde agertu da: "Ibilbidearen amaierara iristen utzi behar diegu".

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentearekin izan dituen bileretan "ausardia" eskatu omen dio, nahiz eta ulertu "PPk, aurreko prozesuen etsipenak, biktimen elkarteek eta beste hainbatek egiten dioten presioa" ulertu.

Urkulluren ustez Gobernuak "badaki" ezker abertzalea datorren hauteskundeetan egongo dela, "badakigu egongo direla, marka propioarekin edo legezkoa den alderdi baten aldeko botoa eskatuz".

Ezker abertzalea hauteskundeetan egonda EAJk abertzaleen boto gutxiago jasoko ote dituen galdetuta, buruzagi jeltzaleak uste du legalizazioa gizarteak merezi duen zerbait dela.

PSE, PPrekin duen akordioari lotuta

EBBren presidenteak esan du PSE "PPrekin duen akordiora lotuta" dagoela eta horrek bere kideek ezker abertzalearekiko duten jarrera baldintzatzen duela.

EA, NaBaitik kanpo

Bestalde, Urkulluren arabera, EAk azken hilabeteotan "nazio mailan" egin dituen estrategiak "ez datoz bat NaBaiko gainerako alderdien konpromisoarekin", beraz, EA Nafarroa Baitik kanpo ikusten du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea