Politika -

Dokumentazioa

Sorturen legeztatzearen egutegia

Estatutuak Barne Ministerioaren alderdi politikoen errejistroan aurkeztu ondoren, 20 egun izango dituzte onartu ala ez erabakitzeko, baina dagoeneko iragarri dute Estatuak inpugnatu egingo duela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sortu ezker abertzalearen alderdi politiko berriaren sustatzaileek estatutuak aurkeztu berri dituzte Barne Ministerioaren errejistroan.

Orain, Barne Ministerioak 20 eguneko epea, hau da, martxoaren 1a arte izango du onartu ala ez erabakitzeko.

Baina Jose Luis Rodriguez Zapatero presidenteak dagoeneko ziurtatu du epai judiziala nahi duela. Beraz, inpugnatzeko eskatuko die Estatuko Fiskaltzari eta Estatuko abokatuari.

Horretarako, fiskalak eta Estatuko abokatuak beste 20 egun izango dituzte inpugnazioa aurkezteko Auzitegi Gorenaren 61. Aretoan. Horrek alderdi politikoaren legeztatzea erabaki behar du.

Hori ez da hauteskunde zerrenden kasua, beraz, ez dira erlojupeko ariketak izango, epeak luzeagoak dira.

Abertzale Sozialisten Batasuna da aurrekaria. Alderdi hura legeztatzea ukatu egin zuten auzitegiek 2007an eta legeztatzeko ezinbesteko baldintzak zeintzuk diren ebatzi zuten. Hain zuzen ere, horiek jaso ditu orain zehatz-mehatz Iñigo Iruinek estatutu berrietan.

Beraz, epaileek euren jurisprudentzian idatzi dutena aurkituko dute Sortun, bai Auzitegi Gorenean zein Auzitegi Konstituzionalean.

Hortik aurrera, Barne Ministerioak Sortu onartuko ez duenez, epaitegiz epaitegi ibiliko dira estatutu berriak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea