Politika -

Alderdi berriaren aurkezpena

'Bakearen lehenengo eguna izan zen astelehena', Eguigurenen esanetan

EAEko sozialisten buruak uste du "ETAren desagerpena exijitu" egin behar dela, baina ez dela "epe motzean" gertatuko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jesus Eguiguren PSE-EEren presidenteak uste du Sortu ezker abertzalearen alderdi berriaren aurkezpena "bakearen lehenengo eguna" izan zela, izan ere, "atzera bueltarik ez duen prozesua da".

Vocento taldeko hainbat hedabidek argitaratu duten elkarrizketa batean euskal sozialisten buruak azaldu duenez, "ETAren desagerpena exijitu beharrekoa da, baina ez da epe motzean gertatuko".

Hori horrela, Eguigurenek uste du "beti" dagoela "hilketa saiakerak izateko arriskua, baina nahi izatea eta ahal izatea ez da gauza bera".

Alderdi berriaren estatutuak aurkeztu zituzten ezker abertzaleko ordezkarien inguruan, "sinesgarritasuna" ematen diela esan, izan ere, "konfiantza osoa dut beregan (Rufi Etxeberria)".

Bestalde, Eguigurenek esan du bere hitzek polemika piztu ohi badute ere ez dituela bere erabakiak PSOEren zuzendaritzarekin eztabaidatzen, "beti esaten didate ''ezetz''".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea