Politika -

Ezker abertzalearen alderdia

Sortuk sinesgarritasuna erakusteko aukera ematea eskatu du Madrilen

Alderdi berriak iraganarekin ez duela inolako loturarik adierazi dute Madrilen Sortuko sustatzaileek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sortuko sustatzaileek alderdi berria ETAren proiektu bat ez dela erakusteko aukera bat eskatu dute. "Sinesgarritasuna hazi, sortu egiten da; guk sinesgarritasun hori irabazteko aukera bat besterik ez dugu eskatzen", esan du alderdi horren bozeramaileak, Iñaki Zabaletak, Madrilen eskaini duten prentsaurrekoan.

Estatutuak erregistratu ondoren, labur-labur aurkeztu dituzte, eta ondoren, Sortuk "iraganarekin erabateko haustura" egin duela adierazi die Zabaletak bertan bildutakoei.Hori frogatu ahal izateko aukera ematea eskatu du Zabaletak, "sinesgarritasuna hazi egiten da, sortu, irabazi, sinesgarritasun hori lortzeko aukera bat bakarrik eskatzen dugu", erantsi du.

ETAri desegiteko eskatzen dioten galdetuta, Zabaletak honako hau erantzun du: "Sortu egitasmo erabat berria da. Iraganarekin hautsita jaio da, indarkeriari uko eginez, indarkeria arbuiatuz eta erabat baztertuz; indarkeria mota guztiak".

"Sortu ez da inoren ondorengo. Proiektu berria da, herri berria, elkarbizitza berria, baina iraganarekin hautsi nahi du giza eskubideak errespetatuz", errepikatu du Zabaletak.

UNESCOk Madrilen duen egoitzan egin dute agerraldia, alderdi berriko sustatzaileekin batera, Alex Maskey Sinn Feineko kidea eta Bill Browning Demokraziaren eta Giza Eskubideen Aldeko bokatua izan dira.

"Aukera hau aprobetxatu behar dute Espainiako agintariek, Britainia Handiko Gobernuak 1997an izandako kemena izan behar dute. Euskadin bakea lortzeko bidea hori da", adierazi du Browningek.

Sortuko zuzendaritza osatuko dutenen izenik ez dute eman bultzatzaileek. Aurreratu dute datozen asteetan joango direla alderdiaren egitura osatzen.

Alderdiaren erregistroa

estatutuak
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea