Politika -

Torturaren kontra

Arartekoaren neurriak aplikatzeko eskatu dio Aresi EAJk

Inkomunikazioarekin amaitzea beti defendatu dutela azaldu du Mikel Martinez EAJko legebiltzarkideak, "berez sistema ankerra, umiliagarria eta ankerra izan daitekeelako".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Torturak saihesteko Arartekoak planteatutako neurriak poliziaren ekintza protokoloetan barneratzeko eskatu dio Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuari EAJk: atxiloketaren grabaketa, abokatuen laguntza edo auzitegiko medikuen azterketak inkomunikazio kasuetan, esaterako.

Inkomunikazioetako berme sistemen ikerketa aztertu ostean, sistema horiek hobetzeko proposamenak egin zituen Arartekoak. Arartekoren txostenean planteatutako proposamenekin konpromiso "aktibo" bat hartzea eskatuko dio Gasteizko Ganberari EAJk.

"Salbuespenarekin", inkomunikazioarekin, amaitzea beti defendatu dutela azaldu du Mikel Martinez EAJko legebiltzarkideak ohar batean, "berez sistema ankerra, umiliagarria eta ankerra izan daitekeelako".

Martinezen ahotan, terrorismo kasuetan oinarrizko eskubideak babesteko bermeak eta inkomunikazio erregimenaren aplikazioa "ezberdinak" dira gaur egun. Atxiloketa Guardia Zibilak edo Polizia Nazionalak egiten baldin badute, atxilotua "inkomunikazioan uzteko aukera ia % 100ekoa da" eta "bere eskubideak errespetatzeko berme gutxiago izango ditu", Martinezen hitzetan.

Ertzaintzak egin bezala, atxiloketa inkomunikatuaren kasuetan ekintza protokoloak "homogeneizatzeko" beharrezko neurriak "berehala" aplikatzeko eskatu diote Barne ministroari jeltzaleek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea