Politika -

Alderdi berriaren aurkezpena

Irakasleak eta hainbat sektoretako langileak, Sortuko sustatzaileak

Ezker abertzalearen alderdi berriaren sustatzaileek indarkeria "errefusatu" dute, "ETArena barne". Bultzatzaileen artean Iñaki Zabaleta EHUko katedraduna dago.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezker abertzaleak beste urrats bat egin du gaur legezkoa izaten saiatzeko bidean, Sortu, estatutuetan ETAren indarkeria errefusatzen duen alderdia, aurkeztuz.

Alderdi berriaren 10 sustatzaileek prentsaurrekoa eskaini dute Bilbon, logoa aurkeztu eta izena baieztatzeko.

Sustatzaileak irakaskuntzaren mundutik eta beste hainbat sektoretatik etorritako langileak dira, besteak beste Iñaki Zabaleta EHUko katedraduna eta Karmele Agirregabiria euskaltegi zuzendaria.

Gaztelaniaz eta euskaraz eskainitako prentsaurreko batean, sustatzaileek indarkeriaren arbuio "garbia" egin dute, "ETArena barne".

Halaber, legezkoak izateko eskubidea dutela nabarmendu dute, ez baitira beste erakunderen bateko "jarraipena".

Alderdi berriak euskal Estatu baten sorrera defendatuko du, "Europar Batasunaren baitan" eta "bide batetsuetatik eta politikoetatik".

Hamar sustatzaileak honakoak dira: Iñaki Zabaleta EHUko katedraduna; Xabier Artola eta Ester Hernandorena irakasleak; Maider Etxebarria Geologia doktorea; Maria Jesus Velez langile soziala; Jose Maria Compains abokatua; Karmele Agirregabiria euskaltegi zuzendaria; Edu Burgos sindikalista; Sonia Respaldiza administraria eta Raquel Jausoro langilea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea