Politika -
Donostian
Urkullu: 'Batasunak hasitakoa ez dezala inork galarazi'
"Hauteskundeetan egongo dira. Eta hori guztiek dakite: beraiek, Espainiako Gobernuak, PPk eta gizarte osoak", gaineratu du EBBko presidenteak.
Erredakzioa
Iñigo Urkullu EAJko presidenteak adierazi duenez, ezker abertzaleak Alderdien Legea eta auzitegietako epaiak betetzen baditu, "inork ez lioke hasitakoarekin amaitzea galarazi behar".
Urkullu Donostian izan da, EAJk Markel Olano Foru Aldundirako hautagai ofiziala aurkezttzeko antolatutako ekitaldian.
Bere hitzaldian, Lokarrik bihar Bilbon antolatutako ekitaldia aipatu du, ezker abertzalearen alderdi berriaren estatutuak aukezteko balio izango duena. Honen harian, alderdi berria legez kanpo uzten badute ere, talde politiko hori "hauteskundeetan izango" dela azpimarratu du.
"Astelehenetik aurrera, gauza piloa ikusi eta entzungo ditugu; hala ere, hauteskundeetan izango dira. Eta hori guztiok dakigu: Beraiek, Espainiako Gobernuak, PPk eta gizarte osoak", azaldu du Urkulluk.