Politika -

Alderdi berriaren aurkezpena

'Begitakotasun' politikoagatik asteleheneko aurkezpenean izango da EAJ

Andoni Ortuzarrek azaldu duenez, EAJk "bitartekorik gabe" bide politikoen aldeko apustu hori egiaztatzeko aukera izango du ekitaldian.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Begitakotasun, fair play" politikoagatik EAJko ordezkari batzuk ezker abertzalearen alderdi berriaren aurkezpenean izango direla adierazi du Andoni Ortuzar EAJko BBBko presidenteak. Horrela, EAJk "bitartekorik gabe" soilik bide politikoen aldeko iragarritako apustu hori egiaztatuko du.

Alderdiaren telebista (Batzoki Telebista-Bat) aurkeztu du Ortuzarrek Trapagaranen. Horren hitzetan, "bide soilik politikoen aldeko ezker abertzalearen apustu zintzoa, argia eta zalantzarik gabekoa" espero du astelehenerako.

Adierazpen horrek agerian utziko luke "gainerakoak bezala, eskubide eta betebehar berekin politikaren eta erakundeen arloan integratzeko nahia", gaineratu du BBBko presidenteak.

Ortuzarrek azaldu duenez, EAJk "bitartekorik gabe, bertatik bertara" bide politikoen aldeko apustu hori egiaztatzeko aukera ere izango du Bilboko Euskalduna Jauregiko ekitaldian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea