Politika -

Ospitaleratu ostean

Lehendakaria ospitaletik irten da eta etxean dago jada

Lehendakariak Twitter bidez iragarri duenez, etxera itzuli da baina oraindik ez du koliko nefritikoa eragin zion harrixka kanporatu. Astelehenean ekingo dio Lopezek bere eguneroko lanari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakaria ospitaletik irten da eta etxera itzuli da dagoeneko, astearte goizaldean izan zuen koliko nefritikoagatik Gasteizko Txagorritxu Ospitalean ingresatuta egon ostean.

Lehendakariak Twitterbidez jakinarazi duenez, etxera itzuli da, baina kolikoa eragin zuen 8 milimetroko harrixkak barruan jarraitzen du.

Lehendakaria iragan astearte goizaldean ospitaleratu zuten Gasteizko ospitalean, eta larrialdi zerbitzuetatik igaro ostean, behaketa gelan geratu zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea