Politika -

Omenaldia

ETAk hildako Txema Agirre ertzaina omendu dute ErNEk eta Esan sindikatuek Bilbon

Erakunde armatuak duela 21 urte hil zuen Ertzaintzako kidea, Guggenheim inguruan, museoa inauguratu baino egun batzuk lehenago.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ErNE eta Esan sindikatuek Txema Agirre ertzaina omendu dute larunbat goiz honetan Bilbon. ETAk 1997ko urriaren 13an hil zuen, duela 21 urte, Guggenheim inguruan, museoa inauguratu baino egun batzuk lehenago.

Agirreren lankide ohiek lore eskaintza egin dute Bilbon, Txema Agirreren omenez jarritako argazkiaren aurrean. Ondoren, Guggenheim Museoko zelaigunera hurbildu dira, eta haren izenean egindako monolitoaren aurrean beste lore eskaintza bat egin dute.

Jose Luis Moreno ErNEko ordezkariak ziurtatu duenez, "sindikatu honek ez du inoiz ahaztuko ETAk hildako lankidea". Ildo horretatik, haren izenean otoitz egiten jarraituko dutela esan du.

"Ez zaitugu inoiz ahaztuko, Txema. Gogoan izango zaitugu beti, langile aparta eta pertsona ezin hobea zinen", nabarmendu du Morenok Guggenheim Museoko zelaigunean egindako omenaldian.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bilbo berriak Ertzaintza Euskadi Ta Askatasuna albisteak Gaurko azken orduko albistea