Politika -

Eusko Legebiltzarra

14 agerraldi gehiago agindu ditu 'Miñao Auzia' ikertzeko batzordeak

14 izen horiek iragarri aurretik, ikerketa batzordeko presidenteak pertsona horiekin harremanetan jarriko da. Seguruenik otsailak 11an jakinaraziko dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miñao Auzia ikertzen duen batzorde bereziak 14 agerraldi gehiago eskatzea adostu du gaur goizean, ustezko kontratu irregularrak eta Arabako espioitza sarearen inguruak argitzeko helburuarekin. Batzorde honen lanak luzatu hilabeteetan luzatu egingo direla baieztatu du gaur taldeko presidente Juanjo Agirrezabalak (EA).

14 izen horiek iragarri aurretik, ikerketa batzordeko presidenteak pertsona horiekin harremanetan jarriko da. Seguruenik otsailak 11an jakingo dira.

Agirrezabak aurreratu duenez, enpresa publiko zein pribatuetako ordezkariak daude deitutakoen artean, baita ustez delituak egin ziren garaian ardura politikoak zituen goi-karguren bat ere.

Presidentearen hitzetan, Miñao Auzia aztertzen jarraitzeko "baliagarriak" izango dira 14 agerraldi berri horiek, baita Batzordeak eskatu duen dokumentazio berria ere.

Kultura Sailak ustez eman zituen legez kanpoko kontratuekin, eta Arabako ustezko espioitzan kasuekin dute lotura azalpenak emateko deituko dituzten 14 pertsonek.

Azalpen horiek entzun ondoren erabakiko du berriro batzordeak agerraldi gehiago eskatuko ote dituen ala ez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea