Politika -
Elkarrizketa Radio Euskadin
Pastor:'Erkidegoak zalantzan jarrita, Konstituzioa jartzen da ezbaian'
PSE-EEren bozeramaileak, dena dela, erkidegoen osaketan hutsuneak daudela aitortu du eta hauteskundeen ostean gaia jorratuko dutela espero du.
Erredakzioa
Jose Antonio Pastor PSE-EEren bozeramileak esan du "eredu autonomikoa zalantzan jartzeak Konstituzioa bera" jartzen duela "ezbaian".
Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean, PSE-EEren bozeramaileak erkidegoen osaketan hutsuneak daudela aitortu du.
EAEren kasuan, udal-hauteskundeen ondoren gaia jorratzen hasiko direla espero du Pastorrek.
Udal-hauteskundeak
Hauteskunde horietarako, Pastorrek itun "anitzen" aldeko apustua egin du erakundeetan gobernatzeko, "aldaketak" ez baitu esan nahi akordioak PPrekin bakarrik egitea.
Pastorrek esan du "aldaketa" udal administrazioetara "zabaltzeak" ez duela nahitaez "automatikoki PPrekin ituna egitea" ekarriko.
"Gure indarra udaletara zabaldu nahi dugula esan nahi du, gehiengo aurrerakoiak ezartzea eta udal askotan egoera desberdina jartzea", gaineratu du.