Politika -

ENPLEGU PUBLIKOAREN Legea

Langile publikoen kontziliazioari bide ematen dion aurreproiektua onetsi dute

Euskal Enplegu Publikoaren Lege Aurreproiektuak araudi-esparru berria ezarriko du hiru erakunde-mailetan eta EHUn lan egiten duten ia 110.000 pertsonentzat.

Funtzionarioak. Argazkia: eitb.eus
Funtzionarioak. Argazkia: eitb.eus
Enplegu publikoaren egitasmoa aurkeztu du Jaurlaritzak

1:19

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Funtzio Publikoko Euskal Kontseiluak Euskal Enplegu Publikoaren Lege Aurreproiektua onetsi du; gaurtik aurrera, izapidetzeko fasearen amaieran sartu da, Gobernu Kontseiluak onetsi eta aurten bertan Eusko Legebiltzarrera bidali aurretik. Kontseilua hiru foru-aldundiak, EUDEL eta Eusko Jaurlaritza euskal funtzio publikoan ordezkaritza duten sindikatu guztiekin elkartzeko foroa da.

Lege-aurreproiektuak araudi-esparru berria ezarriko du hiru erakunde-mailetan eta EHU Euskal Herriko Unibertsitatean lan egiten duten ia 110.000 pertsonentzat.

Egungo arauketaren eguneratzea handia, integrala eta berria da, zeina 1989koa baita. Zuzenean dago euskal administrazio publikoa arrazionalizatzeko eta modernizatzeko prozesuarekin lotuta. Eusko Jaurlaritzaren amaierako helburua da "enplegu publikoa arautzea, administrazio eraginkorragoa, efizienteagoa eta herritarrengandik hurbil dagoena sortzeko".

Etorkizuneko Euskal Enplegu Publikoaren Legearen nobedade gisa, langile publikoen kontziliazioari bide ematen dio, eta, horretarako, hiru baimen-mota sortzen ditu.

Lehenik, gutxienez 16 asteko guraso-baimenak ezartzea eta berdin emango zaizkie, bikotekide biei. % 100ean ordaindutako baimenak izango dira, eta besterenezinak;

Bigarrenik, hamabi hiletik beherako alaba edo semea zaintzeko baimena: guraso-baimenari gehituko zaio eta bikotekideetako edozeinek eskatu ahalko du, sexua gorabehera. Lizentzia hori 150 ordukoa da, eta “edoskitze-baimen” izenekoa ordezkatuko du.

Hirugarrenik, lehen mailako familiartekoa zaintzeko baimena: familiako kideen osasun arrazoiak direla eta ordaindutako lanaldi murriztua eskainiko duten baimen berri bi dira: alde batetik, guraso edo seme-alabei medikuaren kontsultetara, tramaneduetara edo medikuen miaketetera laguntzeko; eta, bestetik, gaixotasun larriak dituzten seme edo alaben zainketarako.

Emakume eta gizonen erabateko berdintasunerako jauzi kualitatiboa ematen du. Aurrerantzean, bikotekide biek izango dute semeak edo alabak zaintzeko ordainpeko denbora bera.  Horrela, lege horren bidez, bi sexuen artean semeak eta alabak zaintzeko lanak berdin ez banatzeak dakarren desoreka zuzentzea eragingo da.

Gainera, familia-eredu berriak babesten ditu. Behin betiko ezabatzen ditu "amatasun" edo "aitatasun" kontzeptuak, eta "guraso-baimenak" planteatzen ditu.

Bestalde, estandar etikoak aplikatzea dela eta, testuak atal bat gehitzen du, enplegatu publikoek beren jarduera etika publiko exijentearekin bat datozen "balio", "printzipio" eta "jokabide"etan oinarrituta arautzeko.

Hori horrela, alde batetik, Euskal langile publikoek ekainaren 26ko 1/2014 Legean (Kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes gatazkak arautzen dituena) jasotako printzipio orokor berak errespetatuko dituzte.

Bestetik, langile publikoen lanbide-jarduketarako, osotasunaren eta gardentasunaren printzipioei jarraituko zaie eta erabat beteko dira banakako jokabidearen, erakunde-kalitatearen eta herritarrekiko harremanaren printzipioak.

Eta azkenik, euskal administrazio publikoek Etika eta Gobernu Onaren Kodea onetsiko dute, printzipio horiek garatu eta beren langileei aplikatzeko. Gainera, Eusko Jaurlaritzak berea onetsiko du, langile publiko autonomikorako. Haren segimendua eta ebaluazioa egingo du.

Bestalde, Euskal Enplegu Publikoaren Lege Aurreproiektuak, nobedade gisa, langile publikoen lanbide-ibilbideko alderdi guztiak arautuko ditu, besteak beste pertsona batek lan-eskaintza publikora aurkezteko erabakia hartzen duenetik erretiroa hartzen duenera artekoak.

Gainera, testuak kalitatezko enplegu publiko egonkorrarekin hartutako konpromisoa erakusten du eta, horrela, zenbait kolektibok duten bitartekotasun-tasa handia murrizteari heltzen dio. Gobernuak, testuan, enplegua finkatzeko prozesu bereziak proposatzen ditu, laneko eta prestakuntzako zenbait urtetan dagoeneko administrazio publikoetan lan egiten duten pertsonek berenganatutako ezagutza aprobetxatzeko.

Halaber, garrantzi handiko beste alderdi batzuk ere arautzen ditu, besteak beste, langile publikoen lanbide-ibilbidea, hautaketa- eta prestakuntza-prozesuak, funtzionarioaren izaera eskuratzea eta galtzea, lanpostuak hornitzea eta mugikortasuna, ordainsarien sistema, eskubide eta betebeharrak, negoziazio kolektiboa, euskal enplegatu publikoaren hizkuntza-normalizazioa eta langile funtzionarioen administrazio-egoeren normalizazioa etab.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Funtzionarioak Albisteak Amak albisteak