Politika -

Kartzela politika

Almeriatik Zuerara eraman dute Kepa Arronategi ETAko presoa

Etxerat euskal presoen senideen elkarteak azaldu duenez, 700 kilometro gerturatu dute presoa, eta 1.000 kilometrora egon beharrean 300 kilometrora egongo da, Zaragozan.

Presoen aldeko mobilizazioa. Argazkia: Efe
Presoen aldeko mobilizazioa. Argazkia: Efe
Presoen aldeko mobilizazioa. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kepa Arronategi ETAko presoa Almeriako espetxetik Zuerakora (Zaragoza) gerturatu dute gaur.

Etxerat euskal presoen senideen elkarteak Twitterren jakitera eman duenez, presoak 700 kilometro gerturatu dute, eta 1.000 kilometrora egon beharrean 300 kilometrora egongo da, Zaragozan.

 

 

Gernikako presoak gaixotasun larria du, eta Espetxe Zuzendaritzak gerturatzea erabaki duen bi presoetako bat da. Aurreko irailaren 13an Arronategi bera eta Marta Igarriz gerturatzea agindu zuen, bigarrena Logroñora.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Presoak ETA gaur Gaurko azken ordukoa