Politika -

'De Miguel' kasua

De Miguelek, Otxandianok eta Telleriak EAJko txartelak itzuli dituzte

Komunikatu batean, EAJko EBBari alderdiaren eta afiliatuen alde egiteko eskatu diote baina bere errugabetasuna defendatzeko baino "uste sendo eta ausardi handiagoa" erakutsiz.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako ustezko espioitza kasuan inputatutako Alfredo de Miguelek eta Koldo Otxandiok eta ustezko espioitza kasuan auzipetutako Aitor Telleriak EAJri alderdiko txartelak itzuli dizkiote "prozesu judiziala amaitu" eta hiruren "errugabetasuna" berresten duten arte.

Egindakoa komunikatu baten bitartez ezagutzera eman dute, EAJko hainbat agintarik, Iñigo Urkullu barne, aurreko egunetan txartelak bueltatzeko eskatu ostean.

Gainera, errugabe direla azpimarratu dute eta militantzia usteak ez duela "alderdiaren kontrako eraso mediatikoa desagertzea" ekarriko ohartarazi diote EAJri.

Era berean, EAJko EBBari alderdiaren eta afiliatuen alde egiteko eskatu diote baina bere errugabetasuna defendatzeko baino "uste sendo eta ausardi handiagoa" erakutsiz.

De Miguelek Arabako Administrazio Publikoko diputatu kargutik dimititu zuen auzipetua izan eta berehala. Otxandiano Miñanoko Teknologi Parkeko finantza zuzendari ohia bezala, Gasteizko auzitegi batek ikertzen duen eroskeria kasuan nahastuta dago.

Telleria Arabako EAJko buruzagi ohia, berriz, ustezko espiotza politikoan auzipetuta dago. Bere ordenagailuan Arabako ordezkari politiko era ekonomikoen inguruko informazioa pribatua izatea leporatu diote.

EAJ eta irregulartasunak

Kaleratutako idatzian, bere garaian, errugabe zirela oinarritzat hartu eta "pribilegio eta erakundeen babesa bezala uler zitekeen edozein kargu eta egoera alde batera uztea" erabaki zutela azpimarratzen dute.

Bukatzeko, irekitako prozesuaren helburua EAJ eta kasuari lotutako pertsona guztiak "ustezko irregulartasunekin lotuta agertzea" dela salatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea