Politika -

De Miguel auzia

Telleria: 'Kanpaina antolatu baten biktima naiz'

Arabako politikoei eta enpresaburuei egindako ustezko espioitza auziarekin zerikusirik ez duela esan du Aitor Telleriak, eta bere bizitza "arriskuan jarri" dutela salatu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aitor Telleria Arabako EAJko burukide ohiaren hitzetan, "antolatutako kanpaina handi" baten biktima da, eta "zerikusirik ez duen ekintzekin" erlazionatzean bere bizitza "arriskuan jarri" dutela salatu du. Telleria Arabako politikoen eta enpresaburuen ustezko espioitza auzian inputatua dago.

Telleria Eusko Legebiltzarreko ikerketa batzordearen aurrean aurkeztu da gaur. EAJko agintari ohiekin eta alderdikideekin harremana duen ustezko espioitza eta ustelkeria auzia ikertzen ari dira epaitegiak ere.

EAJko burukide ohia bi ertzainekin batera inputatua dago PSE eta PP alderdietako politikoei eta Arabako enpresaburuei egindako ustezko espioitzagatik. Telleriak ez die batzordearen galderei erantzun, eta agiri bat irakurtzera mugatu da. Ondoren hedabidei eman die agiria hori.

Telleriaren hitzetan, "erabat errugabea" da. "Egozten dizkidaten ustezko delituetariko batekin ere ez dut zerikusirik", esan du.

EAJko burukide ohiaren ustez, "konponezina den kalte larri baten biktima" da.

Era berean, "baten batek edo batzuek erantzun beharko dute egoeraren ondorioz niri edo nire senideei zerbait gertatzen bazaigu", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea