Politika -

Arantzazu

EH Bilduk 'arduraz' jokatuko du estatus berria adosteko

Urizarren esanetan, "erabakitzeko eskubidea propio gisa du Araba, Bizkai eta Gipuzkoako gehiengoak, eta egi bihurtu behar da".

Pello Urizar EAren idazkari nagusi eta EH Bilduko legebiltzarkidea. Argazkia: EiTB
Pello Urizar EAren idazkari nagusi eta EH Bilduko legebiltzarkidea. Argazkia: EiTB
Pello Urizar EAren idazkari nagusi eta EH Bilduko legebiltzarkidea. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pello Urizar EAren idazkari nagusi eta EH Bilduko legebiltzarkideak esan du koalizioak "arduraz" jokatuko duela estatus berriari buruzko akordioa lortzeko, eta gainerako alderdiei "ardura berarekin jokatzeko" deia egin die.

Arantzazuko (Oñati, Gipuzkoa) basilikaren aurrean egindako adierazpenetan, Urizarrek azpimarratu du kurtso politiko berria "arduraren kurtso politikoa" izan behar dela, eta EH Bilduk "zentzu horretan" jokatuko duela, "akordioetara iristeko borondatea erakutsiz".

Horren harira, ez omen dute "jarrera maximalistarik" onartuko, baina "ardurak eramaten gaitu gehiengo sozialak eskubidetzat duen hori bilatzera, hau da, erabakitzeko eskubidea bilatzera".

Urizarren esanetan, "erabakitzeko eskubidea propio gisa du Araba, Bizkai eta Gipuzkoako gehiengoak, eta egi bihurtu behar da".

Horregatik, berretsi du EH Bilduk "arduraz" jokatuko duela, "akordioetara iristeko borondatearekin eseriko da, jarrera maximalistarik gabe, ahal den adostasun zabalena lortzen saiatzen".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EH Bildu Araba EA Iparralde Oñati albisteak Gaurko azken ordukoa