Politika -

Diada

ANC Euskal Herriak elkarretaratzeak egin ditu Diadari babesa emateko

ANC Euskal Herriak "urriaren 1eko agindua berresteko" eskatu dio Torraren Generalitateari, Iruñean, Donostian, Gasteizen eta Bilbon egindako kontzentrazioetan.

ANCk Iruñean egindako elkarretaratzea. Argazkia: EiTB
ANCk Iruñean egindako elkarretaratzea. Argazkia: EiTB
ANCk Iruñean egindako elkarretaratzea. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako Asanblada Nazionalaren (ANC) Euskal Herriko sektoreak elkarretaratzeak egin ditu Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan Diada (Kataluniaren Egun Nazionala) ospatzeko eta Generalitateari "urriaren 1eko agindua" berretsi dezan eskatzeko.

Mobilizazioak 19:00etan izan dira Iruñeko eta Donostiako udaletxeen aurrean, eta Gasteizko Ama Zuriaren eta Bilboko Arriaga plazetan.

Parte-hartzaileek, esteladak eta ikurrinak eskuetan, babesa eman diote Kataluniako Errepublikari, preso politikoen askatasuna aldarrikatzearekin batera.

Bilboren kasuan, lazo horiz bete dituzte Arriaga Antzokiaren inguruak, eta "helburua independentzia" dela azpimarratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako albisteak Onze setembre Politika Bilbo Donostia albisteak Iruñeko albisteak Gasteiz albisteak Gaurko azken orduko albistea