Politika -
Miñao auzia
EAJren baitan erantzukizunak argitzeko eskatu dio Pastorrek Urkulluri
"Ondorioak edozein direla ere", alderdiaren barruan erantzukizunak "argitzeko" eta "garbiketa sakona egiteko" eskatu dio sozialisten ordezkariak Urkulluri.
Erredakzioa
EAJren baitan "erantzukizunak argitzeko" eskatu dio jeltzaleen presidenteari Jose Antonio Pastor PSEko bozeramaileak, "ondorioak edozein direla ere". Miñano auziaren inguruan "hitzaldi eraginkorrak" egitea nahikoa ez dela adierazi du Pastorrek, "garbiketa sakona egiten ez badute behintzat".
PSErentzat ''Miñano auzia''ren "zalapartaren" erantzule nagusia EAJ eta Iñigo Urkullu dira, alderdi horretako kideak direlako auzipetu gehienak.
Pastoreen ustez, Urkulluk ez du "lidergo papera izan", ez duelako "etxea garbitu eta "ezer gutxi egin duelako" azken hilabeteetan. "Sinesgarria" izan nahi badu, "erantzukizunak argitu beharko ditu", Pastoreen hitzetan.
Lan hori "muturreraino" eraman beharko duela esan dio Pastorrek Urkulluri, Miñao auzian EAJko militante "esanguratsuak nahastutako daudelako".
Epaitegietan eta Legebiltzarrean erantzukinak garbitu beharko direla gaineratu du sozialisten bozeramaileak. "Erantzukizun politikoak ere garbitu beharko dira".
Egoera honen aurrean, galdera luzatu dio Urkulluri: "Zeren beldur da, zergatik ez du bere lidergoa erakusten? Militante horiek esan dezaketenari beldurra al dio Urkulluk?