Politika -

Segurtasuna

Mossoak terrorismoaren kontrako zentroan sartuko dira hilabete barru baino lehen

Esquadra Mossoen ordezkari bat terrorismoaren kontrako zentroan izango da modu iraunkorrean, jihadismoaren aurka lan egiteko.

Fernando Grande-Marlaska, Quim Torra eta Miquel Buch. Argazkia: EFE.
Fernando Grande-Marlaska, Quim Torra eta Miquel Buch.
Fernando Grande-Marlaska, Quim Torra eta Miquel Buch. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Quim Torra Generalitateko presidenteak eta Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak Esquadra Mossoak Terrorismoaren Kontrako Inteligentzia Zentro Nazionalean sartzea hitzartu dute ostegun honetan.

2017ko uztailean Kataluniako Segurtasun Batzordeak Zentroan sartzea eskatu zuen, baina ez zuen horretarako datarik zehaztu. Gaur, berriz, Kataluniako Segurtasun Batzordeak hilabete barru baino lehen izango dela zehaztu du.

Hori horrela, Esquadra Mossoen ordezkari bat terrorismoaren kontrako zentroan izango da modu iraunkorrean, jihadismoaren aurka lan egiteko.

Egun, Polizia Nazionalak, Guardia Zibilak, CNIk, Espetxeetako Erakundeak eta Ertzaintzak osatzen dute zentro hori.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Ertzaintza Espainia Jihadismoa Albisteak