Politika -
Hizkuntza koofizialak
Euskara Senatura iritsi da
Senatariek Estatuko hizkuntza koofizial guztiak erabili ditzakete dagoeneko osoko bilkuretan, eta zeregin horretarako aldibereko itzulpen sistema bat ezarri dute.
Erredakzioa
PP ez beste alderdi guztietako senatariek estreinakoz erabili dituzte astearte arratsaldean euskara, kataluniarra eta galiziarra. Izan ere, Goi Ganberaren araudia aldatu egin dute, eta orain posible da Estatuko hizkuntza koofizial guztiak erabiltzea.
Hori horrela, Miren Loren Leanizbarrutia EAJko senataria izan da euskara erabiltzen lehena.
Orain arte, hizkuntza koofizialak batzordeetan baino ez zeuden baimenduta. Orain, baina, osoko bilkuretan ere erabil daitezke, aldibereko itzulpen sistema bati esker.
Alderdi gehienek txalotu egin dute neurria, baina PPk uko egin dio gaztelania ez den beste hizkuntza bat erabiltzeari, hori "denon hizkuntza" dela argudiatuta.
Senatuko osoko bilkura 20:00 hasi zen atzo, eta bere lurraldeko hizkuntza koofiziala erabili zuen lehen senataria Ramon Aleu (PSC) izan zen. Kataluniarraz mintzatu zen.
Aldibereko itzulpen sistema ezartzeko, Senatuak Aurrekontua berriz antolatu behar izan du, hau da, neurriak ez du aparteko gasturik ekarri.
Osoko bilkuran, Leanizbarrutiak gogorarazi egin ditu "euskara maitatzea, zaintzea eta iraunarazten saiatzeagatik" modu "krudelean" atxilotu izan zituztenak.