Politika -

Polizia-operazioa

Rubalcaba: 'Gobernuak tinko jarraituko du ETAren kontrako borrokan'

Barne ministroak azpimarratu du Segurtasun Indarrek ez dietela "legez kanpoko erakundeei suspertzen" utziko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfredo Perez Rubalcaba presidenteorde eta Barne ministroak esan du gaurko atxiloketekin agerian geratu dela Gobernuak ETAren kontrako borrokan duen "tinkotasuna eta uste sendoa".

Rubalcabak azaldu duenez, Guardia Zibilak eta Poliziak Ekinen eta Askatasunaren kontra egindako operazioekin ez diete "legez kanpoko erakundeei suspertzen" utziko.

Horren harira, Barne ministroak azpimarratu du Ekin legez kanpokoa dela ETAren antolakuntzaren barruan dagoelako eta "erakundearen ideiak ezker abertzaleari sinestarazten saiatzen" dela. Askatasunak, berriz, "kartzela-politikan Gobernuari presioa egiteko" zeregina duela esan du.

"Argi dago, ez da ETAren inguruarentzat gau ona izan", adierazi du presidenteordeak, operazioen datak epaileek jartzen dituztela zehaztu aurretik.

Atxilotuen artean Iker Moreno Txelui Moreno ezker abertzalearen bozeramailearen semea dagoela eta, Rubalcabak esan du ez duela esanahi berezirik eta Guardia Zibilak "denak berdin" tratatzen dituela, "bere abizena edo harreman pertsonalak kontuan izan gabe".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea