Politika -
Polizia-operazioa
PPk eta PSNk txalotu egin dituzte atxiloketak
Haren arabera, ziurra da "Estatuko Segurtasun Indarren ekintza egokiekin eta Zuzenbideko Estatua aplikatuz terrorismoa desagertuko dela".
Erredakzioa
Nafarroako PPk txalotu egin ditu Estatuko Segurtasun Indarrek egindako atxiloketak, izan ere, "agerian uzten du hiltzaileak eta horiek defendatzen dituztenak atxilotzeko erabaki irmoaren garrantzia".
Hori dela eta, Ekinen eta Askatasunaren kontra gaur egin duten polizia-operazioaren harira, ziur esan du "Estatuko Segurtasun Indarren ekintza egokiekin eta Zuzenbideko Estatua aplikatuz terrorismoa desagertuko dela".
Bestalde, Roberto Jiménez PSNko idazkari orokorrak esan du Espainiako Gobernuak eta Estatuko Segurtasun Indarrek "lanean gogor" jarraituko dutela "terrorismoarekin bukatzeko". Gaurko atxiloketek "konpromezu" hori "argi uzten dutela" nabarmendu du Jimenezek.
Terrorismoaren aurrean "atzerapausorik" ez dutela emango berretsi du. Bere ustez, Segurtasun Indarrek epaileen aurrera eraman behar dituzte " ETArekin lotuta dauden erakundeetako kide guztiak".