Politika -

Erreakzioak

Ares: 'Ertzaintzak lanean jarraituko du, tregoarik ez duelako deitu'

Gasteizen egin duen agerraldian, ETAri "mezu garbia" luzatu dio Ertzaintzaren buruak: "Ekimen terrorista behin betiko uzten ez badute, polizia atzetik izango dute".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatuko Segurtasun Indarrek eta Ertzaintzak terrorismoaren aurka lanean jarraituko dutela esan du Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak, "tregoarik ez dutelako deitu". Azken orduetan Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan izan diren atxiloketak egiteko "irizpide politikoak" jarraitu ez direla azpimarratu du Aresek.

Gasteizen egin duen agerraldian, ETAri "mezu garbia" luzatu dio Ertzaintzaren buruak: "Ekimen terrorista behin betiko uzten ez badute, polizia atzetik izango dute".

Bestalde, Guardia Zibilak eta Poliziak egindako azken atxiloketak "epaitegien aginduak" jarraituz egin direla berretsi du Rodolfo Aresek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea