Politika -
Elkarrizketa Radio Euskadin
Ustezko espioitza auziak ez duela 'usain ona' aitortu du Urkulluk
EAJko presidenteak adierazi du Arabako ustezko ustelkeria eta espioitza kasuak benetakoak izango balira, "nazkagarriaK" izanto litzatekeela.
Erredakzioa
Iñigo Urkullu EAJko presidenteak aitortu du Arabako ustelkeria auzian auzipetutakoek karneta itzultzen ez duten bitartean, alderdi jeltzalearen irudiari kalte egingo diotela.
Bere esanetan, balizko ustelkeria eta espioitza kasuak, egiazkoak badira, "lardatsak eta nazkagarriak" dira, eta ez dago ados auzipetuak justifikatzeko beste burukide batzuek argudiatutako "defentsa-gabezia"rekin.
Gaur goizean Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, buruzagi jeltzaleak ukatu egin du alderdiaren zuzendaritzak Arabako politikariak edota enpresaburuak espiatzea agindu izana, eta gertakizun horiek gertatu egin badira, egilea edo egileak EAJko kide izateaz baliatu direla gaineratu du.
Urkulluk aitortu du EAJ barne estatutuak aldatzea aztertzen ari dela, auzipetuta dauden eta karneta emateari uko egiten dioten kideak alderditik bota ahal izateko.
NaBai
EAJko presidenteak Nafarroa Baiko egoera ere hartu du hizpide.
Hori horrela, Urkulluk esan du ez dagoela prest egunero Batasunaren "malabarismoekin" gora eta behera egoteko.
Pentsioen erreforma
Burukide jeltzaleak ez du argitu EAJk pentsioen erreforma babestuko duen, baina erretiro adinean sakondu baino, pentsio funts pribatuak sustatu nahi dituztela aurreratu du.