Politika -
ETAren su-etenaren ostean
Lopez eta Urkullurekin batzartu da Zapatero, ETAri buruz hitz egiteko
Espainiako presidentea eta lehendakaria bat etorri dira ETAren azken agiria "aurrerapauso txiki bat" izan dela adierazteko.
Erredakzioa
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentearen, Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroaren, Patxi Lopez lehendakariaren eta Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuaren iritziz, ETAren azken agiria "aurrerapauso txiki bat" da, baina ez dago "politika demokratiko irmoa aldatzeko arrazoirik", bileran izan direnen gertuko iturriek Europa Press albiste agentziari jakinarazi diotenez.
Eguerdian bildu dira Moncloako Jauregian ETAren su-etenaren ostean egoerari buruz hitz egiteko. Bilera bazkari batekin hasi dute.
Egoera politikoaren nondik norakoak aztertu dituzte bilera horretan; ildo horretan, "ETAk aurrerapauso bat" eman duela, baina "erradikal abertzaleei egin beharreko eskakizunak mantenduko" dituztela esan dute. Hori dela eta, politika demokratikoa irmo mantenduko dela esan dute; izan ere, ez dituzte hori aldatzeko arrazoirik ikusten.