Politika -

Katalunia

BJKNk babesa eman dio Llarenari, bere independentziari eginiko 'erasoa'ren aurrean

Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiaren arabera, salaketak "Espainiako Estatuaren jarduera subiranoa nazioarteko beste estatu baten jurisprudentziaren esku uztea du helburu, inolako disimulurik gabe".

Pablo Llarena, Kataluniako prozesuaren instruktorea. Artxiboko argazkia: EFE
Pablo Llarena, Kataluniako prozesuaren instruktorea. Artxiboko argazkia: EFE
Pablo Llarena, Kataluniako prozesuaren instruktorea. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (BJKN) Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epaileak egindako babes-eskaria aztertzeko bilera egin du ostegun arratsaldean. Hala, batzorde iraunkorrak babesa eman dio Kataluniako prozesuaren instruktoreari, Belgikan jarritako salaketa bere independentziari egindako "erasoa" dela iritzita.

Aginte judizialaren arabera, Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohiak eta Belgikara ihes egin zuten Generalitateko kontseilari ohiek jarritako salaketak "Espainiako Estatuaren jarduera subiranoa nazioarteko beste estatu baten jurisprudentziaren esku uztea du helburu, inolako disimulurik gabe".

Horrela, Llarenaren independentzia bermatzeko bere esku dauden neurri guztiak hartuko dituela adierazi du Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak. Ildo horretatik, Belgikako epaitegien aurrean, Justizia eta Kanpo Arazoetako Ministerioei "Espainiako jurisdikzioaren immunitatea eta osotasuna bermatzea" eskatuko diela iragarri du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia albisteak Politika Kataluniaren independentzia Auzitegi Gorena Belgika Alderdi politikoak Albisteak Carles Puigdemont BJKNari buruzko albisteak Kataluniako prozesua zuzenean