Politika -
Su-etena
Zapatero: 'ETAren amaiera helduko da eta ez ditugu biktimak ahaztuko'
Espainiako presidenteak 2010. urtean hil ziren polizia eta militar guztiak omendu ditu Madrilen. ETAren amaiera lortzeko Segurtasun Indarren lanari babesa eman behar zaiola azpimarratu du.
Erredakzioa
Estatuko Segurtasun Indarrak omendu ditu gaur Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteak. ETAren "behin betiko amaiera" lortzeko Segurtasun Indarren lanari "babesa" eman behar zaiola esan du presidenteak. "ETAren biktimak inoiz ez ditugu ahaztuko", gaineratu du. "ETAren indarkeriaren amaiera helduko da, baina biktimak ez ditugu inoiz ahaztuko", azpimarratu du Moncloan egindako ekitaldian. 2010. urtean hil diren polizia eta militar guztiak omendu ditu Zapaterok.
Alderdi politikoen eta Espainiako goi erakundeen ordezkariak izan dira ekitaldian. ETAren amaiera lortzeko gizartea "elkarturik, indartsu eta irmo, demokraziaren eta gure baloreen aldeko defentsan" aritu beharko da. "Segurtasun Indarren lana babestu behar dugu, ETAren behin betiko amaiera lortzeko".