Politika -

Elkarrizketa France3-n

Aurore Martin: 'Lan politikoarekin jarraitzeko ezkutatu naiz'

France 3 telebista kateari elkarrizketa eskaini dio Batasuneko Iparraldeko bozeramaile ohiak. Ukatu egin du ETAko kidea dela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurore Martinek, Batasuneko bozeramaile ohia Iparraldean, elkarrizketa eskaini du France 3 telebista katean. Abendutik ihesi dabil espainiaratu ez dezaten. Bere hitzetan, "iharduera politikoan jarraitu ahal izateko" hartu du ezkutatzeko erabaki hori.

Elkarrizketan ukatu egin du ETAko kidea dela, eta, gaineratu duenez, ez da klandestinitatean bizi.

Madrilen "egunen batean" agertuko dela esan du, baina ez du zehaztu noiz.

Aurore Martinek onartu du "zaila" dele maite dituen pertsonengandik urrun bizitzea, baina bere gordelekutik eskertu egin ditu "etengabe" erakutsitako "berotasuna".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea