Politika -

Su-etena

EA: 'Alferrik galdu behar ez den aukera da hau'

Eusko Alkartasunak adierazi duenez, agiriak Gernikako Akordioa betetzen du. ''Erantzukizunez'' jarduteko eskatu die arduradun politiko, sozial eta instituzionalei.

Erradakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pello Urizar Eusko Alkartasuneko idazkari nagusiarentzat ETAren azken agiriak ''''arnasa'''' ekarri dio gizarteari, eta ''''alferrik galdu behar ez den aukera historiko paregabea da''''.

Donostian komunikabideen aurrean egin duen agerraldian azpimarratu duenez, ''''Bruselako eta Gernikako adierazpenetan egin zitzaizkion eskaerei erantzun die ETAk agiri honekin'''', eta ''''armen bidearen bukaerarekiko konpromisoa'''' erakutsi du. ''''Euskal gizartearen gehiengoaren nahia islatzen duen Gernikako Akordioak eskatzen duena bete du ETAk''''.

EAko ordezkariaren ustetan, aukera historikoa da ETAren azken agiri hau. ''''Burujabetzaren aldeko kolektiboak eta euskal gizarteak ez dute alferrik galtzen utziko'''', gaineratu du.

Zentzu honetan, erantzukizunez jarduteko eskatu die arduradun politiko, sozial eta instituzionalei. Bortizkeria iraganeko amesgaiztoa izanda, herritarren giza eskubideak eta eskubide politikoak bermatzen dituen agertoki politiko berri baten oinarri definitiboak ezartzeko aukera gal ez dadin deialdia egin du EAk.

Gobernu zentralak eta Eusko Jaurlaritzak ETAren agiriaren gainean eman duten iritzia dela-eta, Urizarrek adierazi du ''''ez zuela bestelako erantzunik espero''''. ''''Muga gero eta urrutiago jartzen ari dira, ETAren erantzunagatik neurri batean, baina baita, eta neurri handiagoan, gero horrek izango duen esanahi politikoagatik ere'''', esan du.

Urizarrentzat jarrera ''''goibela'''' du Patxi Lopez lehendakariak ETAren agiriaren aurrean, ''''erantzukizun politikoa handia iznada, eta gizarteak lan egiteko eskatzen dionean, etxean lasai geldituta''''.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea