Politika -
Su-etena
EB: 'Armak behin betiko uzteko asmoa erakutsi behar du ETAk'
Aranak positibotzat jo du ETAren agiria, baina agiri horrek ez ditu sortutako "itxaropen guztiak asetzen".
Erredakzioa
Mikel Arana EBko idazkari nagusiak "armak behin betiko uzteko asmoa erakusten dituzten pausuak" eskatu dizkio ETAri; era beran, baldintzarik gabe egiteko eskatu dio.
"Arduraz jokatzeko" eskatu dio Aranak Gobernu zentralari; ildo horretan, lehendakariari ezker abertzalearen iritzia kontutan izateko, eta "elkarren arteko ibilbide orria" adosteko eskatu dio.
Aranak positibotzat jo du ETAren agiria, Bilbon egindako agerraldian. "Su-etenaren agiriak nazioarteko komunitatearen egiaztapena" dauka.
Dena den, "agiri horrek ez ditu sortutako itxaropen guztiak asetzen"; hori dela eta, "armak uzteko asmoa erakusten duten pauso gehiago" emateko eskatu dio ETAri.