Politika -

Europan

Estaturik gabeko nazioen estrategia komuna aldarrikatu du Otegik Korsikan

“Elkartasun harremanak eraiki behar ditugu berehala etorkizunean, Estaturik gabeko nazio guztien estrategia komuna”, adierazi du EH Bilduko koordinatzaile nagusiak.

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia Korsikan. Irudia: @ArnaldoOtegi
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia Korsikan. Irudia: @ArnaldoOtegi
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia Korsikan. Irudia: @ArnaldoOtegi

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

“Korsikan zein Euskal Herrian gure gatazkak konpontzeko prozesu demokratikoak” eraikitzearen aldeko apustua egin du Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak. “Europako testuinguruan Korsikak zein Euskal Herriak errepublika independente propioak eraiki behar dituzte”, erantsi du.

“Elkartasun harremanak eraiki behar ditugu berehala etorkizunean, Estaturik gabeko nazio guztien estrategia komuna, herrien eta herritarren Europa bat aldarrikatuz”, azpimarratu du Otegik.

Estaturik gabeko nazioen Nazioarteko Jardunaldietan parte hartu du Otegik asteburuan, Korsika uhartean. “Herrien Europa eraikitzea”, defendatu du koalizioko buruzagiak bertan.

“Euskal mugimendu independentistari” egindako gonbitea eskertu du EH Bilduko buruzagiak Twitter sare sozialean. “Euskal eta korsikar mugimendu independentisten arteko elkartasuna sendotzeko” beharra nabarmendu du Otegik.

“Komunean gauza asko ditugu eta, horien artean, etsai komuna, Frantziako Estatua, alegia”, gogorarazi du.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi Politika Nafarroa Iparraldea Euskal Autonomia Erkidegoa EH Bildu Albisteak