Politika -

Prentsaurrekoa Berlinen

Puigdemont Belgikara itzuliko da asteburuan

Azaldu duenez, "jendeak emandako agindua bete" eta politikagintzan jarraitzeko borondatea dauka.

Puigdemont, Danimarkan, aurreko urtarrilean. Artxiboko argazkia: EFE
Puigdemont, Danimarkan, aurreko urtarrilean
Puigdemont, Danimarkan, aurreko urtarrilean. Artxiboko argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carles Puigdemont presidenteak gaur, asteazkena, Berlinen iragarri duenez, hurrengo asteburuan Belgikara itzuliko da eta "jendeak emandako agindua bete" eta politikagintzan jarraitzeko borondatea dauka.

Puigdemontek bere abokatu taldearekin batera eman du prentsaurrekoa Alemaniako hiriburuan, dirua bidegabe erabili eta matxinada delitua leporatuta abiarazitako euroagindua bertan behera utzi eta gero.

"Beti egon gara hitz egiteko prest. Baina oinarrizkoari heldu behar zaio; Espainia eta Kataluniaren arteko harremana", esan du Puigdemontek. Gainera, erantsi du baliteke ez duela espainiar lurraldea datozen 20 urteetan zapalduko, bai, ordea "lurralde katalana".

"Gaur bertan lurralde katalana zapal nezake", ziurtatu du Puigdemontek. Gainera, zehaztu duenez, "Estatu frantsezaren parte litzateke, baina Katalunia izan arren".

Zehatz-mehatz, larunbatean abiatuko dela esan du, bere familiarekin batera. Azken hilabeteek bizitza "markatu" egin dutela adierazi du.

Halaber, Alemanian "zein bestelako herrialde europar batzuetan ere" ekitaldietan parte hartzeko gonbidapena jaso du eta "gonbidapenak onartzeko moduan egon" nahi duela adierazi du, baina ez du zehaztu noiz edo nola egin ahal izango duen.

Buruzagi katalanaren iritzian, Pedro Sanchez sozialistak gidatutako Gobernu espainiar berriarekin "estilo, giro eta hizkuntza" aldaketa ikusi da, eta Sanchezek Quim Torra Generalitateko presidentearekin izan zuen bilera izan du hizpide. "Errespetua" izan zuela adierazi du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Europa Belgika Albisteak Carles Puigdemont