Politika -

Auzitegi Nazionala

10 urteko zigorra eskatu dute Otegirentzat, 'Bateragune' auzian

Otegirekin batera, Rafa Diez Usabiaga eta ezker abertzaleko beste sei kide auzipetu zituen epaileak 'Bateragune' auzian. Batasuna berreraikitzen saiatzea leporatzen die fiskalak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak 10 urteko kartzela zigorra eskatuko du Arnaldo Otegi Batasunako bozeramaile ohiarentzat eta Rafa Diez Usabiaga LAB sindikatuko idazkari orokor ohiarentzat, ezker abertzalearen alderdi politikoa berreraikitzen saiatzea leporatuta.

Otegi eta Rafa Diezekin batera beste sei lagun auzipetu ditu epaileak ''Bateragune'' auzian: Sonia Jacinto EHAKko diruzain ohia, Miren Zabaleta (Patxi Zabaleta Aralarreko koordinadorearen alaba), Arkaitz Rodriguez, Txelui Moreno, Jose Manuel Serra eta Amaia Esnal.

Epaileak Batasuna berreraikitzen saiatzea leporatzen die zortzi auzipetuei.

Fiskalaren arabera, Bateraguneren "lan nagusia" eztabaida politikoa "maila gorenera" eramatea zen. Horretarako bi bide jarraitzen zituen, beti fiskalaren arabera: "Ezker abertzaleak ETArik gabeko esparrurik ez izatea" eta "ETAren helburuen eta metodologiaren menpeko subiranotasun polo bat sortzeko indarren metaketa" lortzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea