Politika -
Auzitegi Nazionala
515 urteko kartzela zigorra, Legutioko atentatuaren egile bientzat
2008ko maiatzaren 14ean egin zuten atentatua, eta bertan Juan Manuel Piñuel polizia hil zuten.
Erredakzioa
515 urteko kartzela zigorra ezarri die Auzitegi Nazionalak Aitor Cotano eta Arkaitz Goikoetxea ETAko ustezko kideei, Legutioko Guardia Zibilaren koartelaren aurkako atentatua prestatzea eta egitea leporatuta. 2008ko maiatzaren 14ean egin zuten atentatua, eta bertan Juan Manuel Piñuel polizia hil zuten.
Auzitegi Nazionaleko Zigor Arloko Salak Iñigo Gutierrez ustezko laguntzailea ere 8 urteko kartzelarekin zigortu du, talde armatuari laguntzea ematea egotzita.
Horrez gain, 500.000 euroko kalte-ordaina egin beharko diete Piñuelen bi urteko semeari eta emazteari. Koartelean bizi ziren 27 poliziei eta haien familiei ere1.600 eta 100.000 euro arteko isuna ordaindu beharko diete.