Politika -

Eusko Legebiltzarra

Gernikako Estatutua betetzeko egutegi bat eskatu dio Legebiltzarrak Sanchezi

Alderdi Popularrak izan ezik, gainerako talde parlamentario guztiek babestu dute ekimena. Bestalde, espetxe politika aldatzeko eskaera ere egin du Legebiltzarrak.

Eusko Legebiltzarra. Artxiboko argazkia: EFE
Eusko Legebiltzarra. Artxiboko argazkia: EFE
Eusko Legebiltzarra. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gernikako Estatua betetzeko eta transferitu gabe dauden 37 eskumenak Eusko Jaurlaritzaren esku uzteko sei hilabeteko epean egutegi bat aurkez dezala eskatu dio gaur Legebiltzarrak Espainiako Gobernuari. Espetxeetako zuzendaritzaren eta Gizarte Segurantzaren eskumenei lehentasuna emateko erantsi dute.

Hasierako ekimena EH Bilduk aurkeztu du, baina gero EAJk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemosek zuzenketa bat adostu dute eta hori izan da azkenean onartu duten adierazpena. Alderdi Popularrak izan ezik, talde parlamentario guztiek babestu dute ekimena, baita EH Bilduk ere.

Bigarren aldia da Eusko Legebiltzarrak Gernikako Estatutua betetzeko sei hilabeteko epean egutegi bat aurkez dezala eskatzen diola Espainiako Gobernuari. Alabaina, joan den apirilean Mariano Rajoyren Alderdi Popularra zegoen agintean.

Horrez gain, Legebiltzarrak beste bi eskaera ere egin ditu gaurko osoko bilkuran: alde batetik, espetxe-politika aldatzeko eta salbuespen neurriak amaitzeko galdegin du; eta bestetik, Gasteizko Ganberak onartutako legeen kontra ez egiteko eta Auzitegi Konstituzionalean dauden auziak aztertzeko, Eusko Jaurlaritzak eta Pedro Sanchezen Gobernuak hasi duten "aro berria" baliatuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa Pedro Sánchez Albisteak