Politika -

Polizia Legea

Ertzaintzan emakume gehiago izatea jarri du helburutzat Eusko Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzaren gobernu-bilerak EAEko Polizia Legea aldatzeko proiektua onartu du astearte honetan.

Cristina Uriarte, Josu Erkoreka eta Estefania Beltran de Heredia. Argazkia: EFE
Cristina Uriarte, Josu Erkoreka eta Estefania Beltran de Heredia. Argazkia: EFE
Polizia-emakume gehiago egotea, Ertzaintzaren erronketako bat

1:41

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Legea aldatzeko egitasmoa onartu du astearte honetan Eusko Jaurlaritzaren gobernu-bilerak. Polizia eredua sendotzeko, berdintasuna sustatzeko, Ertzaintzan emakume gehiago izateko edota ibilbide profesionala garatzeko neurriak biltzen ditu lege berriak.

Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak agerraldia egin du egitasmoaren ildo nagusiak azaltzeko. Araua agintaldi honetan tramitatuko dute Legebiltzarrean.

Beltran de Herediak azaldu duenez, Poliziaren Europako Kode Etikoan biltzen dituen erreferentziak gehitu dituzte eta EAEko Poliziaren Jokabide Zuzenerako Batzordearen izena aldatuko dute; aurrerantzean, EAEko Poliziaren Kontrol eta Gardentasunerako Batzordea izango da.

Adituek ostatutako organismo autonomoa izango da, tartean polizia adituak izango dira. Ertzaintzaren edo Udaltzaingoaren baitan izandako edozein jarrera edo ekintza batek eragindako kexak ikertzea izango da batzorde horren lana, betiere eskumena duen organo batek hala aginduta.

Alabaina, polizia-operazio batean hildakorik edo zauritu larririk izan bada, ofizioz abiaraziko du ikerketa.

Emakume gehiago Ertzaintza

Bestalde, Polizian sartzeko hautaketa prozesuari lotutako hainbat berrikuntza ere arautu dituztela jakinarazi du Beltran de Herediak.

Horrez gain,  emakumeen aurkako diskriminazioa ekiditeko eta Ertzaintza emakume gehiago izatea ahalbidetzeko neurriak bildu dituzte, "beti ere Europako legedia eta jurisprudentziaren baitan".

Horrela bada, ertzain edo udaltzain izateko eta ibilbide profesionala garatzeko aukera berdintasuna bermatu nahi du Eusko Jaurlaritzak, eta Ertzaintzan emakumeen kopurua % 33koa izatea jarri du helburutzat. Egun, ertzainen % 12 dira emakumezkoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Ertzaintza Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Albisteak