Politika -

Elkarrizketa ETBn

Agiririk egotekotan 'betiko amaierarena' izatea espero du Urkulluk

EAJren presidenteak esan du ez zaiola gustatzen espekulazioak egitea, baina "nahiago nuke" prozesua "ona" izatea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu EAJren presidenteak esan du ETAren agiririk egotekotan ''betiko amaierarena'' izatea espero duela bere alderdiak.

ETBn egin dioten elkarrizketa batean Urkulluk azaldu duenez, ez zaio gustatzen espekulazioak egitea, baina "nahiago nuke" prozesua "ona" izatea.

Era berean, "agiririk egotekotan" EAJk "betiko amaierarena" izatea espero du.

Buruzagi jeltzaleak esan du 2010a "agiriaren zain egon garen urtea" izan dela. "Agiri bat iritsi zen irailaren 5ean. Su-eten gisa hartu genuen. Eta hiru hilabete eta erdi geroago, berriz, su-etena iragartzeko beste agiri baten zain gaude. Beraz, ordukoa ez zen su-etena izan, nahiz eta garai hartan hori saldu BBCren parafernalia guztiarekin", azaldu du Urkulluk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea