Politika -

Euroagindua

Aurore Martinek ezkutatzea erabaki duela jakinarazi du

Frantziako Justiziak Espainiaratzea onartu duen Batasuneko kideak gutun bat helarazi dio Le Journal-i eta bertan atsekabea, kezka, beldurra eta borrokarako duen borondatea adierazi ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurore Martin Frantziako Justiziak Espainiaratzea onartu duen nazionalitate frantziarreko lehenengo herritar eta Batasuneko kideak gutun bat helarazi dio Le journal egunkariari ezkutatzea bultzatu duten arrazoiak azaltzeko

Gutunean, Martinek atsekabea, kezka, beldurra eta borrokarako duen determinazio eta borondatea adierazi ditu. Eskubide zibil eta politikoak defendatzeko ordua dela dio.

Epaitegiak Espainiaratzeko hartutako erabakiak ez duela harritu ere esaten du, izan ere, preso hartu zutenetik erabakia hartuta zegoela dio eta gainontzeko guztia maskarada hutsa baino ez dela izan. Bere ekimen politikoa Frantzian, Espainian eta Euskal Herrian debekatuta dagoela gehitzen du eta gordetzea erabaki duela ondorioz, Batasunan duen ekimen politikoa segitu ahal izateko.

Kontrol judiziala bertan behera uztea erabaki du, beraz, publikoki ez agertzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea